Itxi

Txapeldunen Liga

4-0 Barçari

Javi Martinezek ez zutela hainbesteko aldea espero aitortu du

Erredakzioa

"Ondo atera zaigu, aurreneko zatia eginda dago, baina, errenta handia den arren, ezin dugu lo geratu", esan du Athleticeko jokalari ohiak.

  • Javi Martinez eta Bartra. Argazkia: EFE

    Javi Martinez eta Bartra. Argazkia: EFE

Bayern Munichek FC Bartzelona gainditu du (4-0) Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan, eta Javi Martinez Bayerneko erdilariak ez zutela hainbesteko aldea espero aitortu du.

"Zaila izango zela bagenekien, baina ez genuen horrelako emaitza imajinatu. Ondo atera zaigu, aurreneko zatia eginda dago, baina, errenta handia den arren, ezin dugu lo geratu. Barçak lau gol egin zizkion Milani final-zortzirenetan", esan du Athleticeko jokalari ohiak.

"Finalerako txartela lortzen badugu, eta titulua irabazten badugu, orduan, esan ahal izango dugu Europako talde onena garela", gaineratu du.