Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdietako joanekoa

Bayernek Barça zanpatu du (4-0)

Erredakzioa

Heynckesen taldeak Bartzelona erabat gainditu du, eta kanporaketa bideratuta utzi du Muller (2), Mario Gomez eta Robben jokalarien golekin.

  • Bayerneko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Bayerneko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Bayern Munichek garaipen handia (4-0) lortu du FC Bartzelonaren aurka Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan. Kanporaketa bideratuta utzi dute Jupp Heynckesen gizonek Barça ahul bat erabat mendean hartuta. Jaun eta jabe izan da Bayern, eta katalanak deseroso eta norabiderik gabe aritu dira.

Barça ez da arriskua sortzeko gai izan. Pedro eta Alexis jokalariek ia ez dute jokoan parte hartu, eta Messik argi eta garbi utzi du ez dagoela jokatzeko moduan. Miraria beharko du FC Bartzelonak itzuliko partida kanporaketari buelta emateko.

Fitxa teknikoa:

4.- Bayern: Neuer; Lahm, Boateng, Dante, Alaba; Javi Martínez, Schweinsteiger; Robben, Müller (Pizarro, 83'), Ribery (Shaqiri, 88'); eta Gomez (Luiz Gustavo, 71').

0.- Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Bartra, Alba; Xavi, Busquets, Iniesta; Alexis, Messi eta Pedro (Villa, 83').

Golak:

1-0, 25': Müller.

2-0, 49':Mario Gomez

3-0, 73': Robben

4-0, 81': Müller.