Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern Munich-Bartzelona

Xavi Hernandez: 'Bayern sasoiko dator, baina gu Bartzelona gara'

Erredakzioa

Barçako erdilaria pozik azaldu da Messi jokatzeko prest egongo delako, eta Xaviren ustez, aurrelari argentinarrak partida hau jokatu ahal izatea "ezinbestekoa" da.

  • Xavi Hernandez. Argazkia: EFE

    Xavi Hernandez. Argazkia: EFE

Xavi Hernandez Bartzelonako bigarren kapitaina izan da protagonista Bayern Munichen aurka asteartean jokatu beharreko Txapeldunen Ligako partidaren bezperan. Bayernek bolada onean datorrela aitortu du, baina Bartzelonak ere irabazteko aukerak dituela azpimarratu du.

"Camp Noun Milanen aurka jokatu genuen moduan jokatzea da helburua. Taldeak maila bikaina eman zuen partoda horretan", esan du Xavik. Bayern bolada ezin hobean dator partida honetara, eta Xavik talde alemaniarra sasoiko dagoela onartu du. Baina erdilari katalana ez datot bat Bayerneko jokalariek egiten dituezten adierazpenekin: "Euforia da nagusi Bayernen bolada onean daudelako, eta hori ulertzen dut. Jokalariek egiten dituzten adierazpenak errespetatzen ditugu, baina ez gatoz bat".

"Gogotsu ekingo diogu astearteko partidari. Bayern faboritotzat jotzen dute, baina gu Bartzelona gara. Sei urte jarraian daramatzagu Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatzen, eta badakigu zer egin behar dugun. Talde bikaina izango dugu aurrean. Jokalari oso onak dituzte, baina guk ere talde sendoa dugu eta jokalari bikainak ere", gaineratu du Xavik.

Messi min hartuta ibili da azken egunotan, baina jokatzeko prest egongo da asteartean. Xavirentzat Messik jokatzea albiste ezin hobea da: "Messi jokalari paregabea da. Gure taldearentzat oso jokalari garrantzitsua da, eta partida honetarako prest egotea ezinbestekoa da guretzat".