Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern Munich-Bartzelona

Heynckes: 'Bartzelona nire taldea beste ezagutzen dut'

Erredakzioa

Bayerneko entrenatzaileak esan duenez, ez du arazorik karguan ordezkatuko duen Pep Guardiolarekin. Oraindik ez dakiela Mario Gomezek edo Pizarrok jokatuko duen ere, gaineratu du.

  • Jupp Heynckes. Argazkia: EFE

    Jupp Heynckes Txapeldunen Ligako prentsaurreko ofizialean. Argazkia: EFE

Jupp Heynckes Bayern Municheko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Bartzelonaren aurka Txapeldunen Ligako partida jokatu bezperan.

"Bartzelona nire taldea beste ezagutzen dut", adierazi du Heynckesek datorren urtean karguan ordezkatuko duen Pep Guardiolari buruz galdetu diotenean. Heynckesek Guardiolari dei egingo ziola azaldu zen prentsan, eta Bayerneko entrenatzaileari ez zitzion albistea gustatu. "Alemaniako prentsan Pepek eta nik Bartzelonari buruz hitz egindo genuela azaldu zen, baina hori egitea errespetu falta dela iruditzen zait Guardiolak Bartzelonarekin duen harremanagatik", esan du Jupp Heynckesek.

Mario Mandzukic aurrelaria zigortuta dago txartel kopurua gainditu duelako, eta ezingo du Bartzelonaren aurkako joaneko partida jokatu. Mario Gomezek edo Pizarrok ordezkatuko dute aurrelaria, baina Heynckesek ez du argi bietatik zeinek jokatuko duen: "Jokalari biekin hitz egin behar dut, eta beraiekin hitz eginda gero hartuko dut erabakia".

Lionel Messi min hartuta egon da azken egunotan, eta argentinarrari buruz ere galdetu diote Heynckesei. "Bartzelona ez da Messi bakarrik. Jokalari oso onak ditu, eta horien artetik Iniestak taldean duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Argi daukat Messik hasieratik jokatuko duela asteartean", erantzun du Bayerneko entrenatzaileak.