Txapeldunen Liga
Finalerdietako joanekoa
Barça, azken urteetako Bayern onenaren aurka
Erredakzioa
Partidak gol-zaparradekin irabaztea da Jupp Heynckesek entrenatzen duen Bayernen azken ohitura. Dena den, Bartzelona ere sasoi onean dago eta emozioa, beraz, ziurtatuta dago.
-
FC Bartzelonaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Txapeldunen Ligako finalerdiak hastear dira. Astearte honetan Bayerni egingo dio bisita FC Bartzelonak (20:45ean, Allianz Arenan). Aurrean azken urteetako Bayern onena izango dute katalanek, baina Vilanovaren taldeak finalerako txartela lortzea du helburu.
Partidak gol-zaparradekin irabaztea da Jupp Heynckesek entrenatzen duen Bayernen azken ohitura. Dena den, Bartzelona ere sasoi onean dago eta emozioa, beraz, ziurtatuta dago.
Ustezko hamaikakoak:
Bayern: Neuer; Lahm, Van Buyten, Dante, Alaba; Javi Martinez, Schweinsteiger; Robben, Müller, Ribery; eta Gomez.
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Bartra, Alba; Xavi, Busquets, Iniesta; Alexis edo Villa, Messi eta Pedro edo Tello.
Epailea: Viktor Kassai (Hungaria)
Futbol-zelaia: Municheko Allianz Arena