Itxi

Txapeldunen Liga

Nyonen, Suitzan

Horrela jarraitu dugu finalerdietako zozketa, eitb.comen

Erredakzioa

Bayern - Bartzelona eta Borussia - Real Madril dira bi finalerdiak. Joaneko partidak hilaren 23-24ean jonatuko dira, eta itzulikoak, 30ean eta maiatzaren 1ean.

  • Zozketa 12:00etan hasiko da, Nyonen. Efe.

    Zozketa 12:00etan hasiko da, Nyonen. Efe.

12:38. Amaitu da zozketa.

12:37. Borussia Dortmund eta Real Madrilen neurketako irabazleak jokatuko du etxeko talde bezala final handian.

12:31. Ondoren, final handian etxeko talde bezala zeinek jokatuko duen zozketatuko dute

12:29. BIGARREN FINALERDIA: Borussia Dortmund - Real Madril

12:27. LEHEN FINALERDIA: Bayern Munich - Bartzelona.

12:20. Orain Txapeldunen Ligako finalerdiertako zozketaren txanda da.

12:15. Europa Leagueko bigarren finalerdia: Basilea - Chelsea.

12:13. Europa Leagueko lehen finalrdia: Fenerbahce - Benfica.

12:10. Europa Leagueko finala Amsterdamen jokatuko dute aurten, maiatzaren 15ean.

12:08. Ruud Van Nistelrooy Real Madrileko jokalari ohiak aterako ditu zozketako bolatxoak

12:05. Txapeldunen Ligako final handia Wembleyn jokatuko da, maiatzaren 25ean.

12:00. Europa League-ko zozketa egingo dute lehenengo eta behin. Ondoren, Txapeldunen Ligako finalerdietakoa egingo dute.

11:58. Bayern Munichek iazko finala galdu egin zuen, Chelsearen aurka.

11:55. Espainiako Ligako bi talde (Real Madril eta Bartzelona) eta Bundesligako beste bi (Bayern Munich eta Borussia Dortmund) sartuko dira zozketa.

11:50. Ikusmin handia, UEFAk Nyonen duen egoitzan.

2013ko Txapeldunen Ligako joaneko partidak apirilaren 23-24ean jokatuko dira eta itzulekoak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean. Bartzelonak sei urte jarraian daramatza Txapeldunen Ligako finalerdietarako sailkatzen, eta Real Madrilek, berriz, 24. aldia du. Final handia maiatzaren 25ean jokatuko da Wembleyn.