Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Malagak, agur bi minututan

Erredakzioa

Andaluziarren eskura izna zuten finaerdietarako txartelea, baina luzapenean Borussiak markagailua irauli eta sailkatu zen. Real Madrilek, galdu, baina sailkatu zen.

  • Joaquin, lehen golaren egilea. Argazkia: EFE

    Joaquin, lehen golaren egilea. Argazkia: EFE

Gogorra baino gogorrago izan zen Malagak bart bizi izan zuena.

Aurreneko aldiz Txapeldunen Ligan eta 90. minutuan finalerdietarako txartela eskuan izan zuten, baina dioten bezala futbola futbola da eta epailea bukatu dela esan arte jokatu behar da. Alemaniarrek luzapenean sartu zituzten bi golak eta ondorioz Malaga kanporatu.

Fitxa teknikoa:

3 - Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszscek, Subotic, Santana,Schmelzer; Bender (Sahin, 72), Gundogan (Hummels, 86);Blaszczykowski (Schieber, 72), Götze, Reus; eta Lewandowski.

2 - Malaga: Willy Caballero; Gámez, Demichelis, Sanchez, Antunez;Toulalan, Camacho, Joaquin (Portillo, 87), Duda (Eliseu, 74);Isco eta Baptista (Santa Cruz, 84).

Golak: 0-1: 25, Joaquin. 1-1:  40, Lewandowski. 1-2: 81, Eliseu. 2-2: 91, Reus. 3-2  93, Santana.

Real Madril final-laurdenetan egongo da. Halere, Mourinhoren taldeak uste baino gehigo sufritu zuen bigarren zatian 3-1 galtzen bait zihoan. Cristiano Ronaldok lasaitasuna eraman zuen zurien aulkira bigarren gola egin zuenean.

Fitxa teknikoa:

3 - Galatasaray: Muslera; Eboue (Elmander, 80), Semih, Gokhan, Riera; Altintop (Amrabat, 46), Felipe Melo, Selçuk, Sneijder; Umut Bulut (Sarioglu, 63) eta Drogba.

2 - Real Madril: Diego Lopez; Essien, Varane, Pepe, Coentrao; Khedira, Modric, Ozil (Albiol, 81); Di Maria, Cristiano Ronaldo eta Higuain (Benzema, 73).

Golak: 0-1, 8: Cristiano Ronaldo. 1-1, 57: Eboue. 2-1, 71: Sneijder. 3-1, 72: Drogba. 3-2, 93: Cristiano Ronaldo.