Itxi

Txapeldunen Liga

Adierazpenak

Cristiano: 'Elkarrekin eta talde jokoa eginda txartela lor dezakegu'

Erredakzioa

Jose Mourinhoren taldeak etxean jokatuko du Galatasarayren kontrako joaneko partida, apirilaren 3an, eta itzulikoa Istanbulen izango da hilabete bereko 9an.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

Real Madrilek Galatasarayrekin neurtuko ditu indarrak Txapeldunen Ligako final-laurdenetan, gaur egindako zozketaren arabera.

Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak honakoa idatzi du bere Facebook-ean: "Galatasaray izango dugu aurkari final-laurdenetan. Elkarrekin eta talde jokoa eginda txartela lor dezakegu".

Jose Mourinhoren taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, apirilaren 3an, eta itzulikoa Istanbulen izango da hilabete bereko 9an.