Itxi

Txapeldunen Liga

Zozketa Suitzan

Malaga-Dortmund, Madril-Galatasaray eta PSG-Barça, final laurdenak

Erredakzioa

Aurreikuspenen arabera, Bayern Munich-Juventus da norgehiagokarik ikusgarriena. Joaneko partidak apirilaren 2-3an jokatuko dira, eta itzulekoak apirilaren 9-10ean.

1:57

Borussia Dortmund, Galatasaray eta Paris Saint Germain dira Malagaren, Real Madrilen eta Bartzelonaren arerioak, hurrenez hurrez, Txapeldunen Ligako final laurdenetako zozketaren arabera. Baina aurreikuspen guztien arabera, laugarren norgehiagoka izango da guztien artean ikusgarriena: Bayern Munich iazko txapeldunordeak eta Torinoko Juventus taldeak jokatuko dutena, alegia.

Real Madrilek, esan bezala, Galatasaray taldearen kontra neurtu beharko ditu indarrak. Tarde turkiarrean jokalari arriskutsuak daude, Wesley Sneijder holandarra eta Didier Drogba, besteak beste.

Bartzelonari, berriz, Paris Saint Germain taldea egokitu zaio. Frantsesek Valentzia kanporatu zuten final-zortzirenetan. Zlatan Ibrahimovic da Paristarren izarretako bat, baina jokalariak ezin izango du joaneko partida jokatu, Mestallan txarte gorria atera ziotelako.

Malagari dagokionez, Borussia Dortmund izango dute arerio andaluziarrek, Txapeldunen Ligako final laurdenetan historian jokatuko duten lehen kanporaketan. Hasierako ligaxkan, alemaniarrak Real Madrili gailendu zitzaion eta final zortzirenetan Shakhtar Donetsk talde ukrainiarra mendean hartu zuen.

Joaneko partidak apirilaren 2-3an jokatuko dira Malagan, Madrilen eta Parisean, eta itzulekoak, berriz, astebete geroago.

Finalerdietarako txartela lortzen dutenen artean beste zozketa bat egingo dute Nyonen (Suitza), apirilaren 12an. Finalerdietako joaneko partidak apirileko 23-24ean jokatuko dira eta itzulekoak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean.

Final handia Wembleyn izango da, maiatzaren 25ean.