Txapeldunen Liga
Zozketa
Horrela kontatu dugu eitb.comen Txapeldunen Ligako zozketa
Erredakzioa
Hurrengo neurketak jokatuko dira: Real Madril-Galatasaray, PSG-Bartzelona, Malaga-Borussia Dortmund eta Bayern Munich-Juventus.
-
Txapeldunen Ligako final laurdenak apirilaren 2an eta 10ean jokatuko dira. Efe.
12:19 Amaitu da zozketa.
12:18 Bayern Munich - Juventus
12:17 Paris Saint Germain-Bartzelona
12:16 Real Madril-Galatasaray
12:15 Lehen norgehiagoka: Malaga-Borussia Dormund
12:10 Steve McManaman Real Madrileko jokalari ohiak aterako ditu bolatxoak.
12:05 Juventus eta Borussia Dortmund dira oraindik partidarik galdu ez duten bakarrak.
12:00 Zozketa hasi da.
11:45 Dena prest zozketarako. Zein izango da final-laurdenetako partida handia?
11:01 Real Madril eta Bayern, gol gehuen sartu dituzten taldeak dira
10:32 Finalerdiak, berriz, apirilaren 23an eta maiatzaren 1ean jokatuko dira eta gaur ere zozkatuko da
09:40 Maiatzaren 25ean izango da final handia, Wembleyko futbol-zelaian.
08:59 Real Madril, Bartzelona, Malaga, Bayern Munich, Galatasaray, Juventus, Borussia Dortmund eta Paris Saint Germain izango dira zozketan.
08:12 Final-laurdenetako joaneko partidak apirilaren 2an jokatuko dituzte, eta apirilaren 10ean itzulekoa.
08:00 Zozketa irekia izango da, hau da, baliteke Madrilek eta Bartzelonak elkarren kontra jokatu behar izatea.