Txapeldunen Liga
Ostiralean, 12:00etan
Real Madril, Barça eta Malaga, Txapeldunen Ligako zozketaren zain
Erredakzioa
Final laurdenetako zozketa irekia izango da, hau da, baliteke Madrilek eta Bartzelonak elkarren kontra jokatu behar izatea. Finalerdietako bidea ere zehaztuta geratuko da.
-
Txapeldunen Ligako final laurdenak apirilaren 2an eta 10ean jokatuko dira. Efe.
Real Madrilek, Bartzelonak eta Malagak begi bat UEFAk Nyonen, Suitzan, duen egoitzan jarrita dute, bertan egingo baitute bihar, ostirala, 12:00etan, Txapeldunen Ligako final laurdenetako zozketa.
Espainiako ligako hiru taldeez gain, Bayern Munich, Galatasaray, Juventus, Borussia Dortmund eta Paris Saint Germain izango dira zozketan.
Bigarren urtez jarraian, talde debutari bat izango dugu final laurdenetan; Malaga taldea, hain zuzen. Iaz, berriz, Apoel FC talde debutariak egin zuen final laurdenetan sartzeko balentria. Gainera, Espainiako ligak hiru talde ditu Txapeldunen Ligako final laurdenetan, 2008-09 denboralditik ez zen horrelakorik gertatu. Orduan Ingalaterrako lau talde izan ziren zozketan.
Lehian jarraitzen duten zortzi taldeetatik lauk badakite Txapeldunen Liga irabaztea zer den (Real Madrid, Bartzelona, Borussiak eta Juventusek), baina horietako batzuek urteak daramatzate berriro final handian sartzea lortu barik.
Madrildarrek, esaterako, 11 urte daramatzate "hamargarrena" altzatzeko zain. Juvek, berriz, 7 urte eman dite final laurdenetatik kanpo, Borussiak 15 eta Paris Saint-Germainek 16.
Zozketa irekia
Ostiraleko zozketa irekia izango da, hau da, baliteke Madrilek eta Bartzelonak elkarren kontra jokatu behar izatea. Finalerdietako bidea ere zehaztuta geratuko da.
Final laurdenetako joaneko partidak apirilaren 2an jokatuko dituzte, eta apirilaren 10ean itzulekoa. Finalerdiak, berriz, apirilaren 23an eta maiatzaren 1ean izango dira, eta final handia, Wembleyn.