Txapeldunen Liga
Oportori 2-0 gailenduta
Malagak ametsari eutsi dio eta Txapeldunen Ligako final laurdenetan da
Erredakzioa
Iscok bideratu zuen andaluziarren garaipen handia atsedenaldiaren atarian lehen gola sartuta. Bigarrena Santa Cruzek egin zuen 77. minutuan.
-
Malagako jokalariek garaipen historikoa lortu dute, final laurdenetan sartuta. Efe.
Malagak Txapeldunen Ligako final laurdenak jokatuko ditu historian lehen aldiz, Oporto 2 eta 0 merezimendu osoz gailenduta. Golak Iscok eta Roque Santa Cruzek egin zituzten.
Giroa izugarria izan zen La Rosaledan, andaluziarrek Oporton 1 eta 0 galdutako partidari buelta eman behar baitzioten. Taldea lehen aldiz ari da Txapeldunen Liga jokatzen, baina baditu lehiaketa horretan esperientzia duten jokalariak.
Oporto talde teknikoa eta gogorra da eta norgehiagoka menderatu egin zuen lehen minutuetan, Malagarrei egindako presio estuari esker.
Partidako jokaldi polemikoa 40. minutuan iritsi zen: Rizzoli epaileak ez zuen Saviolak egindako gola ontzat eman, ustez Baptistak Heltoni egindako falta ikusi zuelako. Hala ere, Malagak ez zuen burua makurtu eta hiru minutu geroago Iscok 1 eta 0ekoa sartu zuen areaz kanpotik egindako jaurtiketari esker.
Bigarren zatian Malaga erasora atera zen, bigarren golaren bila, eta Oporto atzean sartuta utzi zuen. Bigarren gola alboko sake baten ondorioz egin zuten andaluziarrek. Santa Cruz jokalariak baloia buruz jo eta sarera bidali zuen 77. minutuan. Hortik aurrera, kontrola andaluziarrena izan zen eta final laurdenetarako sailkapenari eutsi zioten.
Fitxa teknikoa:
2 - Malaga: Caballero; Gamez, Demichelis, Weligton, Antunes; Joaquin (Camacho, m. 87), Toulalan, Iturra, Isco; Baptista (Santa Cruz, m. 73) y Saviola (Piazon, m. 78).
0 - Oporto: Helton; Danilo, Otamendi, Mangala, Alex Sandro (Atsu, m. 69); Fernando, Lucho González, Defour, Varela (Maicon, m. 57); Moutinho (James Rodriguez, m. 46) y Jakson Martinez.
Goles: 1-0, M. 43: Isco. 2-0, M. 77: Santa Cruz.