Txapeldunen Liga
Kanporaketari buelta (4-0)
Barça final-laurdenetan da
Erredakzioa
Leo Messi (2), David Villa eta Jordi Alba jokalarien golekin, Milanen aurkako kanporaketari buelta eman dio Bartzelonak, eta finalerdietarako sailkatu da.
-
Bartzelona, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
FC Bartzelona Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkatu da Milanen aurkako kanporaketari buelta emanda (4-0). Leo Messi (2), David Villa eta Jordi Alba izan dira neurketako golegileak.
Kataluniako taldeak balentria historikoa lortu du Milanen kontra, final-zortzirenetako joanekoan Italiako taldeak 2-0ekoa lortu baitzuen San Siron. Bartzelona merezita sailkatu da, final-laurdenetara, Camp Nou estadioan guztia eman baitute jokalariek eta zaleek.
Milanek ongi defendatu zuen joaneko neurketan, eta Bartzelonan atzean sartuko zela ere espero izan dute Rouraren mutilek. Horregatik, blaugranak intentsitate handiarekin jokatu dute aurreneko minututik, eta presioa eta indarra erabili dute erasoan.
Leo Messik berdindu du kanporaketa lehenengo zatian bi gol lortuta, eta David Villak eta Jordi Albak emaitza borobildu dute atsedenaldiaren ostean.
- Fitxa teknikoa:
4 - Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano (Puyol, 77. minutua), Sergio Busquets, Xavi, Iniesta, Pedro (Adriano, 83. minutua), Messi eta Villa (Alexis, 75. minutua).
0 - Milan: Abbiati; Abate, Mexes, Zapata, Constant, Ambrosini (Muntari, 60. minutua), Montilivio, Flamini (Bojan, 75. minutua), Niang (Robinho, 60. minutua), El Shaarawy eta Boateng.
Golak: 1-0: Messi, 5. minutua. 2-0: Messi, 39. minutua. 3-0: Villa, 55. minutua. 4-0: Jordi Alba, 92. minutua.
Galatasaray, sailkatuta
Gainera, Galatasaray talde turkiarrak ere final-laurdenetarako txartela lortu du, Schalke 04 2-3 gaindituta, Alemanian. 2-2koarekin Galatasarayek sailkatzea eskuan izan du, baina norgehiagokako azkeneko minutuan Bulutek Turkiako taldearen hirugarrena egin du, kontraerasoan.
Schalke 04 talde alemaniarrak azken unera arte gogor borrokatu du, baina Neustadterren eta Bastosen golak ez dira nahikoa izan.
Fitxa teknikoa:
2 - Schalke 04: Hildebrand; Uchida, Höwedes, Matip, Kolasinac; Höger (Meyer, 85. minutua), Neustädter (Fuchs, 46. minutua); Farfan, Draxler, Michel Bastos; Pukki (Obasi, 85. minutua).
3 - Galatasaray: Muslera; Eboue, Kaya (Zan, 79. minutua), Nounkeu, Riera; Altintop, Selcuk Inan, Felipe Melo, Snejder (Amrabat, 70. minutua); Drogba, Burak Yilmaz (Bulut, 86. minutua).
Golak: 1-0: 17. minutua, Neustädter; 1-1: 37. minutua, Altintop; 1-2: 41. minutua, Yilmaz; 2-2: 63. minutua, Bastos; 3-2: 95. minutua, Bulut.