Itxi

Txapeldunen Liga

Arteartean, 20:45

FC Bartzelonak markagailuari buelta eman behar dio, Milanen aurka

Erredakzioa

Joaneko partidan porrota jaso zuten katalanek Milanen etxean (2-0). Asteartean ere Schalke 04 eta Galatasaray taldeek jokatuko dute.

  • Messi eta Alexis. Argazkia: EFE

    Messi eta Alexis. Argazkia: EFE

FC Bartzelonak Milan hartuko du astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Hurrengo kanporaketarako txartela lortu nahi badu, joaneko neurketan jasotako 2-0eko markagailuari eman beharko dio buelta.

Barça ez dago sasoi onenean. Messik golak sartzen jarraitzen du, baina taldeari gehiago kostatzen zaio aurrera egitea, eta atzelariek kostata defendatzen dute. Hala ere, kanporaketari buelta emateko prest agertu dira Barçako jokalariak.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Alba; Busquets, Xavi, Iniesta, Pedro, Messi eta Alexis.

Milan: Abbiati; Abate, Yepes, Zapata, Constant; Montolivo, Ambrosini, Flamini; Boateng, Niang eta el Shaarawy.

Epailea: Viktor Kassai (HUN).

Futbol-zelaia: Camp Nou

Ordua: 20:45

Asteartean ere Schalke 04 eta Galatasaray taldeek jokatuko dute. Asteazkenean Malaga-Oporto eta Bayern Múnich-Arsenal partidak jokatuko dira.