Itxi

Txapeldunen Liga

Garaipenaren gola

Cristiano: 'Ez nuen ospatu, baina barrutik pozik nengoen'

Erredakzioa

"Normala da gola ospatu ez izana, jendeak eskaini didan babesagatik eta oraindik ere ditudan sentimenduengatik", adierazi du Cristianok neurketa bukatutakoan.

  • Cristiano Ronaldo, Old Trafforden. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo, Old Trafforden. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalaria oso pozik agertu da talde zuriak Old Trafforden lortutako garaipenarekin (1-2). Cristianok berak egin zuen, 68. minutuan, garaipenaren gola, baina ez zuen gola ospatu.

"Pozik nago, baina, bestalde, Manchesterrek pena ematen dit. Normala da gola ospatu ez izana, jendeak eskaini didan babesagatik eta oraindik ere ditudan sentimenduengatik", adierazi du Cristianok neurketa bukatutakoan

"Ez nuen gola ospatu, baina barrutik pozik nengoen. Real Madrilek aurrera jarraitzen du, eta geroz eta gertuago dugu Txapeldunen Ligako finala", gaineratu du.