Itxi

Txapeldunen Liga

Cristiano erabakigarri (1-2)

Real Madril final-laurdenetarako sailkatu da Old Trafforden irabazita

Erredakzioa

Epaileak txartel gorria erakutsi dio Naniri, 55. minutuan, eta orduan eman dio markagailuari buelta Mourinhoren taldeak. Borussia Dortmund ere Txapeldunen Ligako hurrengo kanporaketan da.

  • Real Madril, Old Trafforden nagusi. Argazkia: EFE

    Real Madril, Old Trafforden nagusi. Argazkia: EFE

Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du Manchester United kanporatuta. Zuriak Old Trafforden nagusitu dira, final-zortzirenetako itzuliko partidan, Cristiano Ronaldo portugaldarraren golari esker (1-2).

Epaileak txartel gorria erakutsi dio Naniri, 55. minutuan, eta orduan eman dio markagailuari buelta Mourinhoren taldeak. Berdinkeraren gola Luka Modricena izan da.

Ustezko hamaikakoak:

Manchester United: De Gea; Rafael (Valencia, 87'), Evra, Ferdinard, Vidic; Cleverly (Rooney, min.72), Carrick, Giggs, Welbeck (Young, min.81); Nani eta Van Persie.

Real Madril: Diego Lopez; Arbeloa (Modric, 59), Varane, Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Khedira, Ozil (Pepe, 71'), Di Maria (Kaka, 45'); Cristiano Ronaldo eta Higuain.

Golak:

1-0, 49', Sergio Ramos, bere atean.

1-1, 65', Modric.

1-2, 68', Cristiano Ronaldo.

Final-zortzirenetako itzuliko partiden emaitzak:

- Asteartea, martxoaren 5ean

Manchester United (ING) 1 - REAL MADRIL (ESP) 2 1-1

BORUSSIA DORTMUND (ALE) 3 - Shakhtar Donetsk (UKR) 0 2-2 .

Asteazkena, martzoaren 6an

Paris Saint Germain (FRA) - Valentzia (ESP) 2-1

Juventus (ITA) - Celtic (ESC) 3-0 .

Asteartean, martxoaren 12an

Schalke (ALE) - Galatasaray (TUR) 1-1

Barcelona (ESP) - Milan (ITA) 0-2 .

Asteazkenean, martxoaren 13an

Malaga (ESP) - Oporto (POR) 0-1

Bayern Munich (ALE) - Arsenal (ING) 3-1