Itxi

Txapeldunen Liga

Ordutegi guztiak

Txapeldunen Ligako final-zortzirenak heldu dira

Erredakzioa

Manchester Unitedek Bernabeu bisitatuko du, eta Milanek Bartzelona hartuko du, txapelketako lehenengo kanporaketaren joaneko partidan.

Asteartean, 20:45ean, Txapeldunen Ligako lehenengo kanporaketa hasiko da, eta bi astetan jokatuko dute. Valentziak PSG hartuko du, eta Juventusek Celticen zelaian jokatuko du, final-zortzirenetako lehenengo neurketetan.

Asteazkenean, kanporaketaren partidarik interesgarriena jokatuko da: Real Madrilen eta Manchester Uniteden artekoa. Azterketa zaila du Ingalaterrako taldeak Santiago Bernabeun. Eguneko beste partidan, Borussia Dortmund Ukrainara joango da Shakhtar taldearen kontra jokatzeko.

Txapelketa otsailaren 19an, asteartea, eta 20an, asteazkena, itzuliko da, azken lau joanekoekin batera.

FINAL-ZORTZIRENAK: JOANEKO PARTIDEN ORDUTEGIAK

ASTEARTEA 12

20:45 Valentzia - PSG
20:45 Celtic - Juventus

ASTEAZKENA 13

20:45 Real Madril - Manchester United
20:45 Shakhtar - Borussia Dortmund

ASTEARTEA 19

20:45 Oporto - Malaga
20:45 Arsenal - Bayern

ASTEAZKENA 20

20:45 Milan - Bartzelona
20:45 Galatasaray - Schalke 04