Itxi

Reala

MEDIKU-TXOSTENA

Igor Zubeldiak lesioa du eskuin abduktorean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azkoitiko futbolariak joan den asteburuan hartu zuen min, Las Palmasen kontra jokatutako partidan, LaLigako 30. jardunaldian. Haren ordez, Jon Martin zelairatu zuen Imanolek.

  • Igor Zubeldiaren artxiboko irudia. EFE

    Igor Zubeldiaren artxiboko irudia. EFE

Igor Zubeldia Realeko atzelariak lesioa du eskuin abduktorean, klubak astearte honetan ohar batean jakinarazitakoaren arabera.

Joan den asteburuan Las Palmasen aurkako neurketan hartu zuen min Zubeldiak, LaLiga EA Sportseko 30. jardunaldian. 24. minutuan, zelaia utzi behar izan zuen azkoitiarrak, eta Jon Martin harrobiko jokalariak hartu zuen haren tokia.

Talde txuri-urdinaren esanetan, lesioaren bilakaera ikusi beharko da, berriz ere lanean noiz hasiko den jakiteko.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen