Itxi

Reala

Errege Kopa

Reala, Kopako finalaren bila

EITB Media

Txuri-urdinek Real Madrilen aurka jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Bernabeun, gaur, 21:30ean. Joaneko 0-1ekoa irauli beharko dute finalerako txartela lortzeko. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

  • Reala vs Real Madril

    Kubo (Reala) baloiarekin, Rudiguerren eta Garciaren presiopean, joaneko partidan. Argazkia: EFE

Realak Errege Kopako finalerako txartela lortu nahi du, gaur, Real Madrilen aurka, Bernabeun jokatuko den finalerdietako itzuliko partidan. Norgehiagoka 21:30ean hasiko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek. 21:05ean hasita atariko saio berezia izango duzu ikusgai; partida amaitu ostean, protagonisten adierazpenak ere eskainiko dira.

Donostiako taldeak 0 eta 1 galdu zuen Anoetan jokatutako joaneko neurketa. Ondorioz, emaitza irauli beharko du finalean egon nahi badu. Brais Mendez, Arsen Zakharian, Sheraldo Becker eta Alvaro Odriozola dira Realaren bajak Real Madrilen aurkakorako.

Martxoaren 29an EA Sports Ligan zeraman irabazi gabeko hiru partidako bolada txarra eten zuen, Valladoliden aurka garaipena bereganatuta; hortaz, adorez ekingo dio finalerdietako itzuliko lehiari. 2020ko otsailaren 20an Realak Real Madril kanporatu zuen Kopatik, eta covid-19aren pandemia zela eta 2021era atzeratu zen finala irabazi zuen, Athletic menderatuta. Hala, bada, hura errepikatzea du helburu talde txuri-urdinak.

Bestalde, Real Madril joanekoan eskuratutako aldeko 0-1ekoari buelta ematen saiatuko da. Carlo Ancelottik zuzendutako taldean bajan daude Courtois, Carvajal, Militao, Mendy eta Ceballos.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Lunin; Fede Valverde, Rüdiger, Alaba, Fran Garcia; Tchouameni, Camavinga, Bellingham; Rodrygo, Vinicius eta Mbappe edo Endrick.

Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Aihen; Zubimendi, Marin, Sucic; Kubo, Oyarzabal eta Barrenetxea.

Epailea: Alberola Rojas.

VAR epailea: Daniel Trujillo.

Estadioa: Santiago Bernabeu.

Ordua: 21:30ean.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…