Itxi

Reala

EA Sports Liga

Realak puntu bat atera du Vallecasetik (2-2)

L . E. A. | EITB MEDIA

Zubimendik aurretik jarri ditu donostiarrak lehen zatian baina bigarrenean Rayok emaitza irauli du Trejok eta Pedro Diazek egindako golekin. Binakoa, Mariezkurrena gazteak sartu du.

  • Barrenetxea eta Trejo golegilea, partidkao jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Barrenetxea eta Trejo golegilea, partidkao jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Realak eta Rayok berdindu egin dute Vallecasen, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan. Gipuzkoarren golak Zubimendik eta Mariezkurrena gazteak sartu dituzte.

Donostiarrek ondo hasi dute neurketa, madrildarren areara erraz iritsiz eta arriskua sortuz. 5. minutuan, Imanolen jokalariek Elustondori egindako penaltia eskatu dute, jokaldia nahiko argia zirudien, baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi.

Gipuzkoarren nagusitasunak saria izan du 20. minutuan Martin Zubimendik sartutako golarekin. Bolea bikaina jaurti du Realeko jokalariak, Sergio Gomezek ateratako korner batean.

Rayoren erantzuna berehala iritsi da Trejok areaz kanpotik egindako jaurtiketarekin, baina Remirok bikain sartu du eskua baloia aldaratzeko.

Donostiarrak nagusi izan dira ondorengo minutuetan eta Rayo atzean sartu dute, baina arrisku handirik sortu gabe, Sergio Gomezek 39. minutuan egindako erremate ikusgarria kenduta. Batalla atezaina zuhur aritu da eta baloia ukitzea lortu du, jaurtiketa langa gainetik desbideratzeko.  

Atsedenaldiaren ostean, Rayo berdinketaren bila atera da. Alvaro Garciak aukera ona izan du area barrutik egindako jaurtiketa batean, baina Remirok ondo aldaratu du baloia.

58. minutuan, Rayoren nagusitasunak saria izan du Trejok banakoa egin baitu Martin Zubimendik irrist egin duela aprobetxatuta.

Kubok bigarrena sartzeko aukera argia izan du 69. minutuan, baina jaurtiketa gora joan zaio.

Handik gutxira, madrildarrek bigarren gola egin dute. Pedro Diazek sartu du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa gogor baten bidez.

Binakoa 80. minutuan egin dute donostiarrek, eta golegilea Arkaitz Mariezkurrena harrobiko jokalari gaztea izan da. Bikain aprobetxatu du Kubok egindako jokaldi baten aldaratzea.

Mariezkurrena, hirugarrena sartzear

Neurketa hautsita, Mariezkurrenak hirugarrena egiteko aukera oso argia izan du, baina Batallak erantzun ikusgarria eman dio bere jaurtiketari.

Azkenean, ez da gol gehiagorik izan eta talde bakoitzak puntu banarekin konformatu behar izan du.

Fitxa teknikoa

2 - Rayo Vallecano: Batalla; Ratiu, Lejeune, Aridane, Pep Chavarria; Alvaro GarcIa, Pathé Ciss (ValentIn, 76. min), Pedro DIaz ('Pacha' Espino, 76. min), Jorge de Frutos (Embarba, 76. min); Oscar Trejo (Unai Lopez, 62. min); eta Sergi Guardiola (Eto'o, 55. min).

2 - Reala: Alex Remiro; Aramburu, Zubeldia, Aritz, Javi Lopez (Aihen, 46. min); Zubimendi, Olasagasti (Mariezkurrena, 76. min), Sergio Gomez (Pablo Marin, 88. min); Kubo, Barrene (Turrientes, 63. min) eta Oskarsson (Oyarzabal, 63. min).

Golak: 0-1: 20. min Zubimendi; 1-1: 58. min Trejo; 2-1: 71. min Pedro Díaz; 2-2: 80. min Mariezkurrena.

Epailea: Alejandro Muñiz Ruiz (Galiziako batzordekoa). Txartel horia atera die Rayoko Guardiola (40. min), Lejeune (74. min) eta Espino (90+2. min) jokalariei eta Realeko Javi Lopez (11. min), Barrene (60. min), jokalariei.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
18 22:15 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Women Winter Series: Ihart-Frida vs Elaia-Olaia

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen