Reala
Entrenamendua Zubietan
Carlos Vela zalantza da Rayoren aurkako partida jokatzeko
Erredakzioa
Bestalde, David Zurutuzak neurketa ia seguru galduko du. Azken hiru egunetan taldearekin entrenatu eta gero "hobeto" sentitzen dela adierazi du erdilariak.
-
Carlos Vela Realeko aurrelaria. EFE
Rayo Vallecano astelehenean, Anoetan, hartzeko zalantza da Carlos Vela Realeko aurrelaria; izan ere, jokalariak gainkarga du izter batean. Bestalde, David Zurutuzak neurketa ia seguru galduko du.
Lau egun falta dira eta horrek mexikarraren alde jokatzen du. Claudio Bravo eta Antoine Griezmann hasierako hamaikakora itzuli daitezke, behin lesioak gaindituta.
Zurutuza
David Zurutuza erdilariak oso zail du jokatzea. Azken hiru egunetan taldearekin entrenatu eta gero "hobeto" sentitzen dela adierazi du txuri-urdinak.
"Hilabete eta koska bat geldirik izan naiz eta ez nago fisikoki ondo, erritmoa hartu behar dut eta minarekin lanak ditut", adierazi du Zurutuzak.
Denboraldiko lehen laurdena "zaila" izan dela onartu du Zurutuzak; izan ere, lehenengo anemia izan zuen eta ondoren orkatila bihurritu zuen. Horrela, Ligako zenbait partida galdu ditu.