Reala
Klubaren historiako handiena
Realeko akziodunek 43,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute
Erredakzioa
Akziodunen Ohiko Batzarrean, klubaren historiako aurrekontu handiena onartu da. Akziodunen %97,5ak eman dio babesa Jokin Aperribay presidentearen kudeaketari.
Bozketa egin aurretik, akziodunek galderak egiteko aukera izan dute. Partiden ordutegiengatik kexak egon dira, eta akzidounek ez zuten ulertzen, superabita egonda klubari laguntzeko bi egunak nola mantentzen diren.
Jokin Aperribay, Realeko presidenteak esan duenez, bere bi ilusioak, "Gipuzkoako harrobiko jokalari onenak izatea, eta Realarekinn urruti iristea" direla esan du.
Antoine Griezman Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta zegoenean parrandan atera izanaz hitz egin du Aperribayk. "Griezmannen irteerak kalte egin dio Realari, eta jokalariarekin hitz egin dugu, horrelakorik berriro gerta ez dadin", esan du Realeko presidenteak.
Realak fitxaketak egiteko duen politikari buruz ere hitz egin du presidenteak. "Gure filosofia indartzen ari gara", adierazi du Jokin Aperribayk, eta Pardo saltzeko aukera izan zutela ere gaineratu du: "Pardo jubeniletan zebilenean, 10 milioi euroko eskaintza egin ziguten, baina ez saltzea erabaki genuen. Dirua ez zitzaigun gaizki etorriko, baina ez saltzea erabaki genuen".
Anoetaren birmoldaketari garrantzia eman dio presidenteak, eta Realak zelai propiorik eduki ezin dezakeela gaineratu du, ez baitago horretarako dirurik: "Oso pozik gaude Donostiako Udalak Anoeta eraberritzeko hartu duen erabakiarekin, eta elkarlanean ariko gara".
Presidenteari Loren kirol zuzendariaren lanaren inguruan galdetu diote akziodunek, eta Aperribayk, honako erantzuna eman du: "Loren da BBVA Ligako kirol zuzendarietatik, fitxaketak egiteko diru gutxien duen kirol zuzendaria".