Reala
Zigorraz hitz egin du
Griezmann, damututa Frantziako selekzioarekin parrandan irten zelako
Erredakzioa
Realakeo jokalariak Frantziako Futbol Federazioak ezarri dion zigorraz hitz egin du, eta "damututa" dagoela adierazi du.
Antoine Griezmann izan da protagonista Zubietako prentsa aretoan, eta Frantziako Futbol Federazioak ezarritako zigorraz hitz egin du. Parrandan atera zen Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta zegoenean, eta 2014. urtera arte ezingo du selekzioarekin jokatu.
“Ikasteko nago hemen, eta damututa nago. Dena pasatu da, eta orain, Reala da garrantzitsuena”, adierazi du Griezmannek Frantziako Federazioak jarritako zigorraz hitz egin duenean.
Griezmann min hartuta dabil azken egunotan, baina astelehenean Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko prest egoteko, ahal duen guztia egingo duela esan du.
Realeko jokalari frantziarrak, ez du uste ezinbesteko jokalaria denik. “Taldean konpetentzia handia daukagu postu guztietan, eta hori da guztiontzat onena, entrenatzailearentzat ere bai”, gaineratu du Griezmannek.