Itxi

Reala

Adierazpenak

De la Bella: 'Azkenean sailkapenean merezitako tokian egongo gara'

Erredakzioa

Kataluniako jokalariak Reala sailkapenean gorago egoteko gai dela azaldu du, aurrerapausoa emateko taldea baitu. Hala ere, urratsez urrats joan behar direla onartu du.

  • De la Bella. Argazkia: EITB

    De la Bella. Argazkia: EITB

Alberto De la Bella Realeko jokalariak talde bakoitzak sailkapenean merezitako postua lortzen duela onartu du. Gipuzkoako taldea hamahirugarren postuan dago, baina gorago egoteko gai direla azaldu du.

"Azkenean sailkapenean mereitzako tokian zaude, urratsez urrats joango gara, eta ikusiko dugu. Hala ere zaleek gehiago eskatu ahal dutela egia da, erakutsitakoa baino talde hobea dugulako", adierazi du De la Bellak ‘Real Sociedad TV’n.

Philippe Montanierren mutilek asteak daramatzate lanean helburu horrekin, eta Malagan (1-2) argi utzi zuten aurrerapausoa emateko gai direla etxetik kanpora denboraldiko aurreneko garaipena lortuta. "Taldeak horrelako neurketa behar zuen, etxetik kanpora irabaztea eta bolada txarra apurtzea. Orokorrean ondo jokatu dugu, baina emaitzek ez digute lagundu", esan du katalanak.