Itxi

Reala

Malaga-Reala (1-2)

Realak sendo jokatu eta garaipena lortu du Rosaledan

Erredakzioa

Donostiarrek oso partida serioa jokatu dute Malagan eta abaguneak aprobetxatui dituzte. Sendo defendatu dute donostiarrek eta Pellegriniren jokalariak ia ez dute arriskurik sortu.

  • Carlos Vela Malagan. EFE

    Carlos Vela Malagan. EFE

Fitxa teknikoa:

Malaga: Caballero; Gamez (Iturra, 46. minutua), Onyewu, Weligton, Sergio Sanchez; Eliseu, Toulalan, Portillo (Santa Cruz, 61. minutua), Isco; Joaquin (Sebastian Fernandez, 73. minutua) eta Saviola.

Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo (Estrada, 90. minutua), Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; Castro (Jose Angel, 69. minutua) eta Ifran (Agirretxe, 79. minutua).

Golak: 0-1, 1. minutua: Vela. 1-1, 37. minutua: Saviola. 1-2, 59. minutua: Xavi Prieto.

Realak Malaga 1-2 hartu du mendean, Rosaledan. Horrela, Montanierrek arnasa hartu du eta txuri-urdinek denboraldiko aurreneko garaipena lortu dute etxetik kanpo. Gipuzkoarrak oso sendo azaldu dira eta Andaluziako taldea ia aukerarik gabe utzi dute.

Reala oso ondo berdeguneratu da. Ruben Pardo eta Diego Ifran hasierako hamaikakoan sartu ditu Montanierrek. Gainera, txuri-urdinek gola partidako lehen jokaldian aurkitu dute.

Chory Castrok baloia zelai erdian lapurtu eta kontraeraso azkar bat bideratu du. Carlos Velak lehen zutoinean baloia sareetan konatu du. Golarekin gipuzkoarrek konfiantza handiagoa hartu eta neurketa erabat kontrolatu dute.

Illarra eta Pardo zleai erdian nagusi izan dira eta Montanierren jokalariak oso sendo azaldu dira aurreneko 30 minutuetan. Horrela, Malagak ez du abagunerik sortu.

Hala ere, Pellegriniren jokalariek gola gipuzkoarren hanka-sartze bakarrean aurkitu dute. Txuri-urdinek korner bat gaizki defendatu dute eta Saviolak berdinketa ezarri du markagailuan.

Atsedenaldiaren ostean beste kontraeraso batean Onyewu atzelariak huts egin du baloia aldaratzean eta Xabi Prietoren oinetan geratu da. Txuri-urdinak ez du oparia alferrik galdu eta baloia sareetan kokatu du.

Ondoren Iscoren jaurtiketa bat Malagaren abagunerik onena izan da. Realak defentsa ondo itxi eta garaipen garrantzitsu bat ziurtatu du.