Reala
Akordioa
Bazkide langabeen abonua bermatuko du Reale Seguros enpresak
Erredakzioa
Datorren denboraldiko abonua bermatuko duen aseguru kolektibo bat martxan jarriko duela iragarri du Reale Seguros konpainiak.
Komunikatu batean, datorren denboraldiko abonua bermatuko duen aseguru kolektibo bat martxan jarriko duela iragarri du Reale Seguros konpainiak.
Aseguru-poliza kolektiboa azaroaren 1ean jarriko da martxan eta urteko abonua bermatuko dio bazkideari, baliaezintasun iraunkorra egoera batean edo heriotzaren kasuan.
2013ko urtarrilaren 1ean, abonuak berritzeko epearen barruan, Poliza Kolektiboan beste hiru berme sartuko dira: langabezia, gaixotasun edo istripu baja eta ospitalizazioa.