Reala
Osasun txostena
Zakharianek lesioa du eskuin muskulu zuzen femoralean
EITB Media
Arsen Zakharian Realeko jokalariak min hartu zuen Leganesen aurkako EA Sports Ligako partidan, otsailaren 23an. Klubak ez du zehaztu errusiarra jokatu ezinda egongo den epea; hala ere, argi dago ez dela prest egongo Real Madrilen aurkako Kopako finalerdietako joaneko neurketarako.
-
Arsen Zakharyan (Reala), Leganesen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Arsen Zakharianek lesioa du eskuin muskulu zuzen femoralean. Horixe jakinarazi du Realak astearte honetan, otsailaren 25ean, osasun txosten ofizial baten bidez.
Erdilari errusiarrak min hartu zuen EA Sports Ligako 25. jardunaldiko Leganesen aurkako partidan, otsailaren 23an. Reale Arenan jokatu zen norgehiagokako lehen zatian Zakharyanek neurketako lehen gola (1-0) sartu zuen, baina atsedenaldiaren ostean ez zen berdegunera itzuli.
Klubak ez du zehaztu Zakharianek jokatu ezinda emango duen epea. Dena den, adierazi du jokalaria ohiko jarduerara itzultzea lesioaren ezaugarrien eta koadro klinikoaren bilakaeraren araberakoa izango dela.