Reala
Hiru urte gehiago
Asier Illarramendik Realarekin zuen kontratua berritu du 2018ra arte
Erredakzioa
Erdilari txuri-urdinak hiru urtez luzatu du talde gipuzkoarrarekin zuen lotura. 2015eko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion kontratua.
Asier Illarramendik Realarekin zuen kontratua berritu du 2018ko ekainaren 30era arte. Erdilari txuri-urdinak 2015. urteko ekainaren 30era arte zuen kontratua Realarekin. Beraz, hiru urtez luzatu du talde txuri-urdinarekin zuen kontratua.
Illarramendik ostegun arratsaldean sinatu du kontratu berria Anoetan. Jokin Aperribay presidentea, eta Loren kirol zuzendaria egon dira kontratu berriaren sinadura ekitaldian.