Itxi

Reala

Anoetan jokatuko du Atleticok

Simeone: 'Reala oso bertikala da'

Erredakzioa

Atletico Madrileko entrenatzaileak gustuko du txuri-urdinen jokoa, batez ere, etxean jokatzen duenean.

  • Simeone. Argazkia: EFE

    Simeone. Argazkia: EFE

Diego Pablo Simeone Atletico Madrileko entrenatzailea BBVA Ligan izango duen hurrengo aurkariaz aritu da prentsaren aurrean.

Argentinarrarentzat Realak 'joko bertikala du, eta etxean jokatzen dutenean taldea asko hazten da, ondo jokatzen dute futbolean eta arriskutsuak dira oso'.

'Reala Anoetan jokatzen duenean hegaletik asko egiten du eta ondo gainera. Bikain jokatzen dute etxean, Antoine Griezman, Xabi Prieto edo Carlos Vela bezalako jokalariekin arriskutsuak dira erasoan eta, horrez gain, Asier Illaramendi dago, oreka lortzen duen erdilaria defentsan egiten duen lanarekin', gehitu du Simeonek.