Itxi

Reala

Igandean Anoetan

Atletico Madrilek ez du Xabi Prieto beldurtzen

Erredakzioa

Realeko kapitainak argi utzi nahi izan du, igandean Realak "Atleticori irabazteko aukerak izango dituela".

01:24
Prieto: 'Aurkariak errespetuarekin datoz'

Igandean Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Anoetan (21:30ean), eta Xabi Prieto kapitainaren ustez, txuri-urdinek koltxoneroei irabazteko aukerak izango dituzte.

"Atletico Madril bolada onean dator, eta ez da ahaztu behar Bartzelonarekin lidergoa hartzeko lehian dagoela. Beharbada, hobe izango litzateke beraien aurka beste momentu batean jokatzea, baina gure etxean jokatzeak pronostikoak parekatzen ditu", esan du Xabi Prietok.

Realeko kapitainaren ustez, Realak etxean azaldu duen maila ematen badu, Atletico Madrili irabazteko aukerak izango ditu: "Etxean maila ona ematen ari gara. Maila hori mantentzea lortzen badugu, Atletico Madrili irabazteko aukerak izango ditugu".