Itxi

Reala

Errege Kopa

Realak Real Madril izango du aurkari Kopako finalerdietan

EITB Media

Txuri-urdinek talde merengea izango dute aurkari Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean.

  • Errege Kopa

    Errege Kopako gharaikurra. Argazkia: Europa Press

Realak Real Madril izango du aurkari Errege Kopako finalerdietan. Txapelketako finalerdietako kanporaketak zehazteko zozketa Madrilen egin da, Espainiako futbol Federazioaren Futbolaren Hirian, otsailaren 12an.

Txuri-urdinek Anoetan jokatuko dute joaneko neurketa, otsailaren 26an, 21:30ean; itzuliko norgehiagoka, aldiz, Bernabeun izango da apirilaren 1ean, 21:30ean.

Bestalde, Bartzelona eta Atletico Madril ariko dira nor baino nor gehiago beste finalerdian.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
26 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finalerdia: Dijon vs Bilbao Basket

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen