Itxi

Reala

Europa Liga

Realak Midtjylland izango du aurkari Europa Ligako play-offean

EITB MEDIA

Joaneko eta itzuliko partidak otsailaren 13an eta 20an izango dira. Txuri-urdinek etxean jokatuko dute bueltakoa. Athleticek, berriz, Erroma, Porto, Ferencvaros edo Viktoria Pilsen izango du aurkari final-zortzirenetan.

  • Aritz Aduriz, Europa Ligako zozketan. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Europa Ligako zozketan. Argazkia: EFE

Realak Danimarkako Midtjylland taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako kanporaketa, eta Manchester United edo Tottenham izango du zain final-zortzirenetan, play-offa gaindituz gero. Kanporaketak otsailaren 13an eta 20an izango dira, eta talde txuri-urdinak etxean jokatuko du bueltako partida.

Danimarkako Midtjylland edo Herbehereetako AZ Alkmaar ziren aurkari posibleak, eta, teorian behintzat, talde ahulena egokitu zaio Realari; beraz, Imanol Alguacilen taldea da kanporaketa gainditzeko faborito nagusia.

Joaneko partida Danimarkan jokatuko dute, Herning hiriko MCH Arena estadioan, otsailaren 13an, 18:45ean. Kanporaketa, baina, Reale Arenan erabakiko da, otsailaren 20an, 21:00etan.

Athletic, berriz, zuzenean igaro da final-zortzirenetara, eta Erroma, Porto, Ferencvaros edo Viktoria Pilsen izango du aurkari fase horretan.

Europa Ligako kanporaketak. EFE

Europa Ligako kanporaketak. EFE

Europa Ligako play-offen zozketa gaur arratsaldean egin dute Nyonen (Suitza). Partidak otsailaren 13an eta 20an jokatuko dira. Hauek dira kanporaketak:

Midtjylland - Reala

Porto - Erroma

Twente - Bodo Glimt

Union SG - Ajax

AZ Alkmaar – Galatasaray

Ferencvaros - Viktoria Pilsen

Fenerbahçe – Anderlecht

PAOK – FSCB