Itxi

Reala

Lagapena

Imanolek baieztatu du Umar Sadiq Valentzian arituko dela, utzita

EITB Media

Realak larunbat honetan eman du erabakiaren berri. Sadiq denboraldi amaierara arte arituko da Valentzian, eta klubak jokalaria erosteko aukera izango du.

  • Umar Sadiq, Valentziako kamisetarekin. Argazkia: EFE

    Umar Sadiq, Valentziako kamisetarekin. Argazkia: EFE

Ostiral honetan egindako agerraldian, Imanol Alguacilek baieztatu du Umar Sadiq Valentzian arituko dela, utzita. Realak larunbatean eman du ofizialki erabakiaren berri, Sadiq denboraldi amaierara arte arituko da Valentzian, eta Valentziak jokalaria erosteko aukera izango du ondoren.

Nigeriarrak (27 urte) hainbat lesio larri izan ditu azken urteetan. Realean protagonismo gutxi izan du denboraldi hasieran, eta gaur egun jaitsiera postuan dagoen Valentziaren proposamena onartu du.