Itxi

Reala

Lesioa

Zurutuza, bi edo hiru aste bajan

Erredakzioa

Txuri-urdinari azterketa medikoa egin diote, eta bigarren mailako zaintiratua du eskuineko orkatilan.

00:14
Zurutuzak orkatila bihurritu du eta bi edo hiru aste bajan emago ditu

David Zurutuza jokalaria da kezka nagusi Realean. Larunbateko Betisen aurkako partidan min hartu zuen eskuineko orkatilean.

Gaur azteketa medikoa egin diote txuri-urdinari, eta bigarren mailako zaintiratua du. Bajan bi edo hiru aste emango ditu. Lesioa larriagoa izango zela uste izan zuten hasiera batean Realean.

"David Zurutuzari gaur goizean egindako azterketa osagarrietan (fisikoak eta radiologikoak), pasa den larunbatean eskuineko orkatilan egindako tortsioa eta gero, II. graduko bihurritua erakusten da. Bihartik aurrera, tratamendu kontserbadorea hasiko du Davidek Zubietan", dio Realaren oharrak.