Itxi

Reala

Betis-Reala (2-0)

Reala saiatu da, baina argia joan zaio Benito Villamarinen

Erredakzioa

Lehen zatiaren bukaeran eta bigarrenaren hasieran sakatu dute donostiarrek, baina Betiseko atezainak abagune guztiak bertan behar utzi ditu. Betisen bigarren golak neurketa erabaki du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Betis: Adrian; Nelson, Mario, Paulao, Alex Martinez; Cañas, Beñat, Nosa (Agra, 57. minutua); Pozuelo, Ruben Castro eta Juan Carlos (Nacho, 75. minutua).

Reala: Zubikarai; Dani Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Markel, Illarra, Zurutuza (Ifran, 71. minutua); Griezman, Vela (Chori Castro, 71. minutua) eta Xabi Prieto.

Golak: 1-0. 19. minutua. Paulao. 2-0: 80. minutua, Ruben Castro.

Realak 2-0 galdu du Benito Villamarinen, Betisen aurrean. Neurketa geldikako bi jokalditan erabaki da, atzelari txuri-urdinak batere fin aritu ez diren bi jokalditan. Gipuzkoarrak saiatu dira, baina Betiseko atezainak asmatu egin du eta donostiarren abagune guztiak bertan behera utzi ditu.

Neurketa hasi baino lehen futbol-zelaia argindarrik geratu da eta norgehiagokaren hasiera 15 minutu atzeratu behar izan dute. Benito Villamarin argindarrik gabe geratu da partida hasi baino lehen, eta zalantzak agertu dira Sevillan.

Hala ere, Realak ondo kokatuta hasi du norgehiagoka, baina pixkanaka-pixkanaka Montanierren taldeak atzerapauso bat eman du eta Sevillako taldeak, ostera, aurrerapauso bat eman du. Horrela, Paulao atzelariak Betisen gola egin du korner batean, txuri-urdinen ahulezia aprobetxatuz.

Kolpearen ostean Realak zalantzak izan ditu, baina minutu batzuk igarota Montanierren jokalariak suspertu dira eta sakatu dute lehen zatiko azken minutuetan.

Atsedenaldia baino lehen, Carlos Velak donostiarren abagunerik onena izan du, baina Mexikoko aurrelariak bakarrik atezainaren aurrean ez du asmatu. Ondoren Mikel Gonzalezek areaz kanpo jaurtiketa zoragarria egin du, baina Betiseko atezainak geldiketa bikaina egin du beste behin ere.

Bigarren zatian, Ruben Castrok baloia langara bidali du bigarren minutuan. Gutxi geroago, kontraeraso batean Velak kontrol bikaina egin du area barruan, baina dena alde zuenean baloia lekutara bidali du.

Norgehiagokaren amaieran Betisek partida erabakita utzi du. Ruben Castrok buruz Sevillako taldearen bigarren gola egin du. Hala ere, neurketa bukatzeko hiru minutu falta zirenean Mario atzelaria egotzi du epaileak eta zalantzak azaldu dira Villamarinen, baina donostiarrek ez dute aprobetxatu.