Itxi

Reala

Berritzea

Beñat Turrientesek kontratua berritu du Realarekin 2030era arte

EITB Media

22 urteko beasaindarrak 2029-30 denboraldia amaitu arte sinatu du talde txuri-urdinarekin. Beraz, gutxienez beste sei urtez jarraituko du Realean.

  • Beñat Turrientes jokalaria eta Jokin Aperribay presidentea Argazkia: Reala

    Beñat Turrientes jokalaria eta Jokin Aperribay presidentea Argazkia: Reala

Realak eta Beñat Turrientesek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2029-30 denboraldiaren amaierara arte luzatzeko.

Datorren ekainean amaitzen zen klubarekin zuen aurreko akordioa, baina orain beasaindarraren etorkizuna talde txuri-urdinari lotuta geratuko da.