Reala
F Liga
Reala-Real Madril F Ligako partida, bertan behera haizeak eragindako alertagatik
EITB MEDIA
Neurketa 14:00etan zen hastekoa, Zubietan, eta 30 minutuz atzeratu dute hasiera batean, baina bertan behera gelditu da azkenean "denboraleagatik eta haize-bolada bortitzengatik".
-
Artxiboko irudian, Realaren aurreko partida bat. Argazkia: Reala.
Igande honetan jokatzekoa zen 2024-25 denboraldiko F Ligako hamaikagarren jardunaldiko Reala-Real Madril partida bertan behera utzi dute, Euskal Herri osoan eta bereziki Gipuzkoan haizeak eragindako alertagatik. Neurketa 14:00etarako zegoen iragarrita, Zubietan, eta 30 minutuz atzeratu dute hasiera batean, baina bertan behera gelditu da azkenean "denboraleagatik eta haize bolada bortitzengatik".
"Bert" izeneko depresio sakonak gogor eragin dio Gipuzkoari goizaldean eta goizeko lehen orduetan, eta 130 km/h-rainoko haize-ufadak izan dira.
Eskola kirola larunbatean utzi zuten bertan behera, eta Donostian bertan behar utzi dute 46. maratoia.
15:00etan indargabetu dute haizeak eragindako alerta laranja.