Itxi

Reala

Errege Kopa

Jove Español-Reala Kopako partida atzeratua azaroaren 21ean jokatuko da, 21:00etan

EITB MEDIA

Horrela, Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia hilaren 24an jokatuko da, igandean, 21:00etan, eguna aldatzea eskatu zuten arren.

  • Realeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Errege Kopako lehen kanporaketari dagokion Jove Español-Reala partidaren eguna aldatzea erabaki du ostiral honetan. Azaroaren 21ean jokatuko da, ostegunean, 21:00etan.

Partida joan den astean atzeratu zen goi-geruzetako depresio isolatuak Valentzian sortutako baldintza meteorologikoengatik.

Horrela, Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia hilaren 24an jokatuko da azkenean, 21:00etan, eguna aldatzea eskatu zuten arren.