Reala
Europa Liga
Azken partidan Saint Etienni 8 gol sartu dizkion Nizari aurre egin beharko dio Realak asteazkenean
EITB MEDIA
Txuri-urdinek asteazken honetan egingo dute debuta Europa Ligan, Nizaren kontra. Frantziako taldea indartsu dago, ostiralean Saint Etienne 8-0 azpiratu baitzuen.
-
Zubimendi, Valladoliden aurkako partida batean, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Realak asteazkenean egingo du debuta Europa Ligan, Nizaren aurka. Frantziako taldeak Saint Etienne menderatu zuen ostiralean Allianz Rivieran, 8-0. Franck Haisek zuzentzen duen taldeak 7 puntu ditu Frantziako Ligan, eta zazpigarren postuan dago.
Nizak Saint Etienne azpiratu zuen, partidaren hasiera-hasieratik, eta etxekoek egin zuten ia eraso guztietan sartu zuten gola. Jokoa hasi eta lau minutura, Dylan Batubinsikaren autogol batek ireki zuen markagailua (1-0), eta hiru minutu geroago, zazpigarrenean, Tanguy Ndombelek bigarrena egin zuen (2-0). Hirugarrena Mohamed Ali Chok sinatu zuen (3-0), Jonathan Claussen pasea aprobetxatuta, eta, 26.ean, Moukokok laugarrena lortu zuen (4-0).
Bosgarrena 37. minutuan iritsi zen, Evann Guessandek Moukokoren pasea sareratuta (5-0). Azken horrek egin zuen hurrengoa, atsedenaldira heldu baino bost minutu lehenago (6-0).
Bigarren zatiko zati handi batean, bisitariek Nizari aurre egitea lortu zuten, 70. minutuan Sofiane Diop marokoarrak zazpigarrena egin zuen arte (7-0). Zortzigarrena, eta azkena, partidaren azken txanpan iritsi zen, 86. minutuan, Pablo Rosario nederlandarraren eskutik, penaltiz.