Itxi

Reala

SALMENTA

Robert Navarrok Mallorcan jokatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalariak denboraldi bateko kontratua sinatu du Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Balearretako taldearekin. Realak 850.000 euro jasoko du jokalariaren salmentagatik.

  • Robert Navarro, Realarekin jokatutako Kopa neurketa batean.

    Robert Navarro, Realarekin jokatutako Kopa neurketa batean. Argazkia: EFE

Gaur arte Realean jokatzen zuen Robert Navarro erdilaria Mallorcako jokalari berri bihurtu da ostegun honetan, eta 2025eko ekainaren 30era arte sinatu du Balearretako taldearekin.

Futbolari kataluniarra ez zen Donostiako klubaren etorkizuneko asmoetan sartzen; izan ere, Navarrok uko egin zion 2025eko ekainean amaitzen zitzaion kontratua berritzeari Horrenbestez, Reala utziko du, bost denboraldiren ondoren, eta erakunde txuri-urdinak 850.000 euro jasoko ditu salmenta horren truke.

Bereziki nabarmentzekoa da 2022-23 denboraldia, futbol ona egin baitzuen Imanol Alguacilen aginduetara, nahiz eta Navarrok ez zuen inoiz erabat konbentzitu Orioko entrenatzailea.

Joan den denboraldian, utzita, Cadiz taldean aritu zen, baina orain behin betiko aterako da Realetik.