Reala
Levante-Reala
Realak garaipen bakarra lortu du Ciutat de Valencian
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak sei aldiz jokatu du Levanteren zelaian, eta garaipen bakarra eskuratu du.
-
Iazko Levante-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE
Reala astearte honetan hasi da Levanteren aurkako partida prestatzen. Etxetik kanpoko partidetan ez dabil fin talde txuri-urdina, eta Anoetatik kanpo daramaten bolada txarrari amaiera ematea da Realaren helburua.
Ciutat de Valencian partida bakarra irabazi du Realak. Sei aldiz jokatu du Levanteren zelaian, eta behin irabazi du. 2008-2009 denboraldian, 2-0 irabazi zion talde txuri-urdinak Levanteri.
Talde gipuzkoarrak ia beti sartzen du gola Levanteren aurka, baina valentziarrei bi gol sartuta ere, emaitza ez da positiboa izaten Realarentzat. Iragan denboraldian Levantek, 3-2 irabazi zion Realari. Ruben Suarezek sartu zuen garaipenaren gola, 89. minutuan.
Philippe Montanierrek Xabi Prieto Levanteren aurka jokatzeko prest izango du, eta horrek lasaitasun handia ematen dio entrenatzaileari.