Reala
Fitxaketa
Realak Sergio Gomez fitxatu du, 2030era arte
EITB MEDIA
Donostiako taldeak akordioa itxi du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro ordainduko ditu Realak horren truke.
Sergio Gomez Realeko jokalaria izango da datorren denboralditik aurrera. Donostiako taldeak akordioa lortu du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro inguru ordainduko ditu Realak, eta 6 urterako kontratua sinatu du, 2029-2030 denboraldira arte.
Borussia Dortmund eta Manchester Cityn aritutako jokalaria balio anitzeko indargarri gisa dator Zubietara. Kieran Tierney eta Javi Galan ordezkatuko ditu klubak horrekin, eta Aihen Muñozekin batera arituko da, azken horrek lotailu gurutzatuko lesioa erabat sendatzen duenean.
Jokalaria 23 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta dago Olinpiar Jokoetarako, eta bertan parte hartu ondoren etorriko da Gipuzkoako hiruburura. Realarekin bat egiteko erabakiak Imanol Alguacilen proiektuarekin duen konpromisoa erakusten du.