Reala
Lagunartekoa
Realak Gamba Osakaren aurka jokatuko du uztailaren 25ean
EITB MEDIA
Talde txuri urdinak Japonia bisitatu zuen iragan maiatzean ere, Tokyo Verdyren aurka jokatzeko Real Sociedad Japan Tour 2024 proiektuaren barruan.
-
Take Kubo, aurreko lagunarteko batean. Argazkia: Reala
Reala Japonera joango da berriro Gamba Osakarekin lagunarteko partida bat jokatzeko. Partida uztailaren 25ean izango da Panasonic Suita estadioan. Partida 19:00etan hasiko da (12:00etan Gipuzkoan).
Partida kluba Asiako herrialdean hedatzeko planaren barruan kokatzen da. Realak bertan jokatzea da bi erakundeen arteko akordioaren ardatzetako bat, dagoeneko hasia dena, bai Yasuda Groupek antolatutako campusekin, bai aurreko denboraldiaren amaieran Tokion jokatutako partidarekin.
Talde txuri urdinak Japonia bisitatu zuen iragan maiatzean ere, Tokyo Verdyren aurka jokatzeko Real Sociedad Japan Tour 2024 proiektuaren barruan.