Itxi

Reala

Denboraldiaurrea

Realak lagunartekoa jokatuko du FC Union Berlin taldearen aurka, abuztuaren 9an, Alemanian

EITB MEDIA

Donostiarrek iragarritako bosgarren lagunartekoa da, Alaves, Toulouse, Osasuna eta Stade Rennais taldeen aurka jokatuko dituenen ostean.

  • Realeko jokalariak, Japonian jokatutako lagunartekoan

    Realeko jokalariak, Japonian jokatutako lagunartekoan. Argazkia: Efe.

Realak denboraldiaurrean jokatuko duen bosgarren lagunarteko partida iragarri du. Alemanian jokatuko dute, FC Union Berlin taldearen aurka, abuztuaren 9an, 19:00etan, Stadion An der Alten Försterei zelaian. Neurketa talde alemaniarrak bere zaleen aurrean egingo duen aurkezpen ofiziala izango da.

Aurretik, gipuzkoarrek beste lau lagunarteko jokatuko dituzte:

Uztailak 20: Alaves vs Reala (Guardia, 18:00)

Uztailak 27: Reala vs Toulouse (Zubieta, 17:00)

Uztailak 31: Reala vs Osasuna (Zubieta, 19:00)

Abuztuak 3: Stade Rennais vs Reala (Rennes, 19:00)