Itxi

Reala

Berritzea

Jon Mikel Aranburuk Realean jarraituko du 2027ra arte

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak ostegun honetan jakinarazi duenez, jokalari venezuelarrak kontratua berritu du beste hiru denboralditarako.

  • Jon Mikel Aramburu Realeko jokalariaren artxiboko irudia

    Jon Mikel Aramburu Realeko jokalariaren artxiboko irudia

Jon Mikel Aramburuk Realean jokatzen jarraituko du 2027ra arte, klub txuri-urdinak ostegun honetan jakinarazi duenez.

21 urteko futbolari gazteak Realeko lehen eta bigarren taldean jokatu du denboraldi honetan. Guztira, 15 neurketa jokatu ditu Imanol Alguacilen aginduetara, Liga, Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan.