Itxi

Reala

Seigarren jardunaldian

Reala-Athletic derbia, klubari laguntzeko egun erdia

Erredakzioa

Hala jakinarazi du talde txuri-urinak klubaren webgunean. Partida irailaren 30ean jokatuko da, baina Futbol Liga Profesionalak ez du euskal derbiaren ordutegia zehaztu.

  • Zurutuza eta Muniain iazko Reala-Athletic derbian. Argazkia: EFE

BBVA Ligaren seigarren jardunaldiari dagokion Realaren eta Athleticen arteko derbia, klubari laguntzeko egun erdia izango da. Partida irailaren 30ean jokatuko da, baina Futbol Liga Profesionalak ez du euskal derbiaren ordutegia zehaztu. Hala jakinarazi du Realak klubaren webgunean.

Irailaren 7an gehigarria norbere kontu korronteetan kargatuko zaie bazkideei. Banketxeetan helbideratua ez duten abonodunei hurrengo egunetan iragarriko zaie ordainketa abisua.

Irailaren 24rako aipatutako ordainketa egin ez dutenen eserlekua, salgai jarriko da lehiatilan. Iazko prezioak mantenduko ditu Realak bazkideentzat.