Itxi

Reala

Garaipen bat eta bi porrot

Agirretxe: 'Geldialdiak sentsazioak berreskuratzeko balioko digu'

Erredakzioa

Realeko aurrelariaren ustez, min hartuta dauden jokalariak sendatzeko, eta hauek taldearen erritmora egokitzeko aukera izan dezake taldeak egun hauetan.

  • Imanol Agirretxe eta Estrada, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Imanol Agirretxe Realeko aurrelariak esan duenez, Ligako geldialdia ondo etorriko zaio taldeari, sentsazioak eta min hartuta dauden jokalariak berreskuratzeko.

Klubaren webgunean egindako adierazpenetan, honakoa dio Agirretxek: "Min hartuta dauden jokalariak sendatzeko ona izango da geldialdia". Chory Castro eta Mikel Elustondoren kasuetaz hitz egin du Agirretxek, bi jokalari hauek ez baitziren Mallorcaren aurkako partidan egon.

"Hurrengo partida Zaragozaren aurka jokatu beharko dugu, eta egun hauetan partida hau ondo prestatu beharra daukagu. Celtaren aurka garaipena lortu genuen etxean, eta sentsazio horiek berreskuratu behar ditugu", gaineratu du Agirretxek.

Reala asteazken honetan itzuliko da lanera. Aste honetan baja ugari izango ditu talde txuri-urdinak, Cadamuro, Claudio Bravo, Griezmann, Illarramendi eta Iñigo Martinez jokalariak selekzioken baitoaz. Asteburuan Osasunaren aurka jokatuko dute adiskidantzazko partida.