Reala
Real Sociedad
Izarne Sarasolak kontratua berritu du, eta Realean jarraituko du beste bi denboraldiz
EITB MEDIA
Ibarrako (Gipuzkoa) defentsak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du 2025-26 denboraldiaren amaierara arte.
-
Izarne Sarasola, Realarekin kontratua 2026a arte luzatu ostean. Argazkia: @RealSociedadFEM
Izarne Sarasola Realeko jokalariak elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du 2025-26 denboraldia amaitu arte.
Ibarrako defentsa Realeko harrobian aritu da, eta taldearen arrakasten protagonista izan da. Haren esanetan, "ilusioz beteta" dago Donostiako klubean "hazten" jarraitzeko.