Reala
Larunbatean Anoetan
Iñigo Martinez prest egon liteke Celtaren aurkako partidarako
Erredakzioa
Ez dago ehuneko ehunean, baina baliteke deialdian sartzeko moduan izatea. Zurutuzak anemia du, eta baja izango da.
-
Iñigo Martínez eta Negredo baloiagatik lehian, iazko Reala-Sevilla partidan. Argazkia: EFE
Reala hasi da datorren larunbatean Celtaren aurka jokatu beharreko partida prestatzen. Txuri-urdinek Camp Noun jasotako jipoia ahaztu nahi dute, Anoetan garaipena lortuta.
Iñigo Martinez prest egon daiteke Celtaren aurka jokatzeko. Erdiko defentsa ez dago ehuneko ehunean, baina deialdian sartzeko aukerak ditu. Mugimendu batzuk egiterakoan, mina nabaritzen duela aitortu du Martinezek. Ondarroako jokalariak esan duenez, ez du behartuko, eta, zalantzarik izatekotan, hirugarren partidara arte itxarongo du.
Zurutuza, aldiz, baja izango da. Anemiak jota dago Realeko erdilaria, eta ez da larunbatean jokatzeko moduan egongo. Bakarrik entrenatuko da, prestaketa fisikoa lantzeko.