Reala
PSG-Reala
Oyarzabal Realaren deialdian sartu da, PSGren aurkako hitzordurako
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurrelari gipuzkoarrak taldearen azken bi partidak galdu ditu, baina Parisera bidaia egingo du gainerako taldekideekin batera. Sheraldo Becker, Carlos Fernandez, Kieran Tierney, Alvaro Odriozola eta Aritz Elustondo baja dira oraindik.
-
Mikel Oyarzabalen artxiboko irudi bat, Osasunaren kontrako Kopako partidan. EFE
Mikel Oyarzabal Realeko aurrelaria eta kapitaina Imanol Alguacil entrenatzaileak asteazken honetako PSGren kontrako Txapeldunen Ligako partidarako egindako deialdian dago, eta hori da nobedade nagusia. 23 jokalarik egingo dute bidaia Parisera, final zortzirenetako norgehiagoka jokatzeko.
Jokalari gipuzkoarrak ezin izan du ligako azken bi partidetan parte hartu, arazo fisikoak direla medio: Mallorcaren aurka Errege Kopan, eta Osasunaren kontra, LaLiga EA Sportseko 24. jardunaldian.
Bestetik, Sheraldo Becker, Carlos Fernandez, Kieran Tierney, Alvaro Odriozola eta Aritz Elustondo baja dira oraindik. Elustondo, gainera, zigortuta dago Printzeen Parkeko joaneko partida honetarako.
Deialdiko zerrendan, honako jokalari hauek daude: Remiro, Marrero, Fraga, Zubimendi, Zubeldia, Barrenetxea, Merino, Oyazabal, Zakharyan, Kubo, Gonzalez de Zarate, Olasagasti, Traore, Sadiq, Pacheco, Andre Silva, Turrientes, Brais Mendez, Le Normand, Javi Galan, Magunazelaia, Pablo Marin eta Aramburu.